Ermua CD
1951
Zure Betiko kluba. Herrikoa !
Ermua CD
1951
Zure Betiko kluba. Herrikoa !
Hay clubes que compiten.
Eta badaude historia bat idazten duten klubak.
Ermua CD horietako bat da.
1951. urtean, Jose Bilbao, Agirregomezkorta, Izagirre, Aramberri eta beste askok zerbait sortu zuten, futbol talde baten gainetik:
sentimendu bat.
Ez zegoen zelai propiorik, ez erosotasunik.
Bazen, ordea, pasioa.
1951etik 1956ra arte Durangon eta Elorrion jokatu genuen; kilometroak, maletak eta bihotz asko eskudo honengatik.
Eta orduan etorri zen gure miraria:
Don Teodoro Zuazua.
Haren eskutik jaio zen gure lehen etxea: San Pelayo.
Xumea, baina historia handiz betea.
Han hazi ginen.
Han ehundu zen gure nortasuna.
Han bizi izan genuen 85/86 denboraldiko igoera faseko ametsa.
Han jaio zen gaur ere sentitzen dugun Ermua.
2004an iritsi zen gure etxe berria: Teodoro Zuazua zelaia.
Beti hazi, beti borrokatu, beti aurrera.
Iragana eta etorkizuna, zelaian bat eginda.
Zuek, lehen taldeko elastikoa defenditu zenuten guztiok.
Zuen izerdiak, zuen borrokak eta zuen oroitzapenek eraiki dute gaurko Ermua CD.
💥 Vuelta a casa, veterano. Zure behar zaitugu zelaian.
2026ko urtarrilaren 3a
Teodoro Zuazua zelaia
Lehen taldean jokatu duzuen guztientzat.
75. urteurreneko elastika
Partidu amaierako lunch-a
25 €
📌 Kontua: ES74 3035 0048 61 0480042042
(Contzeptua: Izena + Abizenak)
👉 Izen-emateko formularioa:
https://forms.gle/ovJN3iFdwfLky9cb6
Ermua CD-n hasten da abentura berria! 🔴⚽️
Gure Ate Irekietako jardunaldien ostean, neska batzuk animatu dira eta gaur bizi-bizi egin dute lehen entrenamendua… euripean 🌧️, baina irribarrez, pozez eta pasioz beteta!
Eskerrik asko familiei konfiantzagatik eta txikiei euren energiagatik.
Hau hasiera besterik ez da. Ongi etorri Ermua CD familiara. 🙌
Ongi etorri 2025/2026 denboraldira, ERMUA CD!
Atal honetan, denboraldian zehar taldearekin bat egiten duten fitxaketa ofizial guztiak aurkituko dituzu.
Ilusioz, konpromisoz eta anbizioz jarraitzen dugu gure kirol-proiektua sendotzen.
ERMUA CDra iristen den jokalari bakoitzak gehitzeko, lehiatzeko eta armarria harro defendatzeko helburua du.
🔴 Ongi etorri zuen etxe berrira!
🔴 Aupa ERMUA!
🔴 Denboraldi bikain baten ostean, bere taldearekin Lehentasunezko maila igoera lortu zuen Amathek, eta orain Lehen Maila Erregionalera jauzi egiten du, hazten jarraitzeko eta taldeari laguntzeko gogoz.
Atezain arina, erreflexu onekin eta lanerako jarrerarekin, gure bilaketa ereduan ezin hobeto sartzen da: gazte konprometituak eta lehiatzeko gogoarekin.
⚽ Santiago Martínez Gallego, Cultural Durangoko harrobian ibilbide luzea eginda. Azkarra, bertikala eta erasora begira beti. Hegalekoa, lerroak hausten dakiena eta ausarta zelaian.
⚽ Lander Izaguirre, etxeko erdilaria. Ermuan jaioa, gure harrobian hazi eta orain bueltan. Armarria zer den ondo daki: jendea, historia eta kamiseta honek duen pisua. Kalitatea, ikuspegia eta taldeko lana eskaintzera dator.
⚽ Abdoulaye Niang, Eibartarrak taldetik dator erdialdea sendotzeko. Erdilari geldiezina, indartsua eta intentsitate handikoa. Ekiporako oreka eta lana bermatzen ditu.
⚽ Eneko Villarreal, Eibarreko aurrelaria. Langilea, serioa eta beti prest taldea laguntzeko. Entrenamendu bakoitzean ematen du guztia, eta ez da erraz etsituko. Jokalari horietakoa da: beti lanean eta giro ona sortzen.
🔴 Eskerrik asko gurekin egun berezi hau bizitzeagatik! ⚽
Gaurko JARDUNALDI IREKIETAN parte hartu duzuen neska, mutil, guraso eta lagun guztiei bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Teodoro Zuazua udal zelaia futbolaz, irribarrez eta elkarbizitzaz bete da zuen eskutik.
Ekimen hauek komunitatea sendotzen dute eta gure balioak transmititzen laguntzen dute.
🔴 Hau hasiera besterik ez da... 💪
Eskerrik asko bihotzez Ermua CDren izenean!
#EskerrikAsko #ErmuaCD #JardunaldiIrekia #FutbolarekinHazten #GuztionKluba
------
🔴 ¡Gracias por compartir este día tan especial con nosotros! ⚽
Queremos dar las gracias de corazón a todas las niñas, niños, familias y amistades que habéis participado hoy en nuestra JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS.
El campo municipal Teodoro Zuazua se ha llenado de fútbol, sonrisas y convivencia gracias a vosotr@s.
Este tipo de actividades fortalecen la comunidad y ayudan a transmitir nuestros valores.
🔴 Esto no ha hecho más que empezar... 💪
¡Eskerrik asko – gracias de parte de todo Ermua CD!
#Gracias #ErmuaCD #JornadaDePuertasAbiertas #CrecerConElFútbol #ElClubDeTod@s